header_title header_title

2024/2025 Matrikulazioa

Bisita pertsonalizatuak

2024/2025 Matrikulazioa

Bisita pertsonalizatuak

EKINTZA Ikastolan zure semeari edo alabari etorkizunean rol protagonista eta garrantzitsua izateko behar duena eskaintzen diogu.

EKINTZA Ikastolan etengabe hobetzen ari den hezkuntza-programa garatzen ari gara. Arreta pertsonalizatua eta berrikuntzaren aldeko apustua dira gure ereduaren ardatz nagusiak. Eredu honen helburua hauxe da: zure semeak edo alabak ikastolan egiten duen ibilbidean zehar, 2 urtetik 18 urtera, bere potentzial guztia garatzea. Ikasle bakoitzari hurbiletik jarraitzeko konpromisoa, gure irakasle, hezkuntza-laguntza eta orientazio pertsonaleko lan talde profesional eta egonkorrari esker ere bada.

Azken batean, EKINTZA Ikastolan haurrekin batera hazten den hezkuntza eskaintzen diegu familiei, gaitasun akademikoa espiritu kritikoarekin, erantzukizunarekin, errespetuarekin eta elkartasunarekin uztartzen dituen eredua.

Gure ateak beti irekita daude zuretzat.

Jar zaitez gurekin harremanetan bisita pertsonalizatu bat egiteko, gure hezkuntza-proiektua, filosofia, lantaldea, espazioak eta zerbitzuak ezagutzeko.

Gure gertutasuna familientzako zerbitzu guztietara eramaten dugu.

Sukalde
propioa

Zure seme edo alabarentzat menu osasungarria prestatzen dugu egunero.

Zaintza
malgua

Beharra duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak zaintzen ditugu, 7:30etatik 18:00etara.

Garraioa,
zure neurrira

Autobusen ibilbideak eskolako familien beharretara egokitzen ditugu.

Eskolaz
kanpokoak

Kirol-, arte-, musika- eta teknologia-jardueren eskaintza zabala.